Mende erdi igaro da Martxoak 3ko sarraskitik baina Gasteizek ez ditu gertakariak ahaztu
Politika
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, mar. 04 - 12:03
Milaka lagunek 1976ko martxoaren 3ko sarraskia oroitu dute astearte honetan, Gasteizen. Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek deituta, mobilizazio berezia egin dute aurten. Izan ere, milaka pertsona batu dira katedralean eta “egia, memoria eta erreparazioa” eskatu duten pankarten atzean heldu dira Andra Maria Zuriaren plazara.

