Skip to main content

2026rako haurdunaldi-etetea Osakidetzan egin ahal izango da

Politika

Ainhoa Lainsa Merino

2025, abe. 12 - 13:12

Ostegun honetan, ohiko osoko bilkuran, haurdunaldi-eteteei buruzko mozio berria onartu du Legebiltzarrak. Testuak jasotzen duenez, Jaurlaritzak plana prestatu beharko du prozedura guztiak osasun publikoan egin daitezen.
Alderdi politiko gehienek babestu dute proposamena, PP eta Vox izan ezik. Mozioa Sumarren izenean Jon Hernandezek aurkeztu du, adieraziz borondatezko haurdunaldi-etetea emakume guztiei modu publiko eta zuzen batean bermatzea dela helburua. EH Bilduk, PSEk eta EAJk ere proposamena babestu dute, giza eskubideei lotutako auzia dela eta horiek defendatzeko konpromisoa dutela nabarmenduz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista