Skip to main content

130 udalerritan egin dituzte elkarretaratzeak Palestinar herriarentzat "lurra, justizia eta bakea" aldarrikatzeko

Politika

Ane Garitaonandia

2025, api. 09 - 13:04

Gernika-Palestina ekimenak deituta, Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako azken erasoen aurrean salaketa ozena egin dute Euskal Herri osoan . Asteartean elkarretaratzeak egin dituzte 130 herri baino gehiagotan, Palestinar herriarentzat "lurra, justizia eta bakea" aldarrikatzeko.

Azaldu dute jasanezina dela Israelen eraso bakar bat gehiago, jasanezina odolezko eta sufrimenduzko irudi bakar bat gehiago, palestinarren heriotza bakar bat gehiago, jasanezina dela hainbat herrialderen eta erakunderen konplizitatea. Europako Batasunari eskatu diote "Israelekin oraindik mantentzen dituen akordioak etetea, armamentuaren merkataritza bertan behera uztea eta diplomazia bidezko presio eraginkorra egitea". Halaber, Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluari "modu erabakigarrian jarduteko" eskatu diote, baita nazio guztiei ere, Israeli armen salmenta eten dezaten.

Mobilizazioak salbuespenik gabe iritsi dira Euskal Herri osora eta herritar guziei dei egin diete mobilizazioei adi egoteko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista