'Xiberutikan mendebaldera', Zetak-ek egin du 24.Korrikako abestia
Kultura
Nagore Sarasola Aramendia
2025, abe. 11 - 15:12
AEK-k aurkeztu du 24. Korrikako abestia 'Xiberutikan Mendebaldera' izenpean. ZETAK-ek egin du abestia eta Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak ere parte hartu dute kantuan. Korrikaren Euskara gara leloari aipamena egin dio egileak, baita aurtengo omendua izango den Errigoraren auzolaren ereduari edota Palestina jasaten ari den genozidioari ere.
Korrikaren soinu banda aurkeztuta, seinale da gero eta gutxiago falta dela euskararen aldeko lasterketa hasteko.
Tik tak tik tak...