Urriaren 31n egingo dute aurtengo EZK Fest eta sarrerak salgai daude
Kultura
Xabi Ealo
2026, eka. 16 - 13:06
EZKFest jaialdiak Santurtzin egingo du bosgarren edizioa. Ezkerraldean egonkortutako hitzorduak hainbat estilotako musika taldeak bilduko ditu datorren urriaren 31an. Maruxak eta Hazas taldeen doinu elektronikoak, Arene 6 eta Diskonformesen punka, AƱuberen rocka... Pop doinuak oholtzaratuko ditu Naxkerrek eta Madrilgo Non Servium taldeak hardcore punka ekarriko dut.
Gustu guztietarako egitaraua prestatu dute, beste urte batez Ezkerraldea mapan kokatzeko, euskaratik eta euskaraz, auzolanean eta feminisoz blaituta.
Dagoeneko sarrerak salgai daude online eta Ezkerraldeko eta Bilboko zenbait leku fisikotan.
Hitzordua, beraz, urriaren 31n Santurtzin, 'Bihotzak sutan' utziko dituen jaialdiaz gozatzeko.

















