STEM lanbideetan emakumeen presentzia areagotzeko jardunaldiak antolatu dituzte
Kultura
Gaizka Leitza Alduncin
2025, aza. 21 - 13:11
EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako 700 ikasle baino gehiagok parte hartu dute STEM Sarek antolatu dituen jardunaldietan. Azaroaren 10ean hasi eta 27ra arte luzatuko diren saio hauetan, ikasle eta STEM sektoreko profesionalen artean topaketak antolatu dituzte, talentu zientifiko-teknologikoa erakartzeko helburuarekin.

