Skip to main content

‘Ninja laukiduna’ Zinema Euskaraz programaren eskutik

Kultura

Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia

2026, mar. 05 - 11:03

‘Ninja laukiduna’ filma martxoaren 5etik aurrera ikusgai egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko areto desberdinetan. Zinema Euskaraz programak 2026 honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan estreinatutako film hau euskarara bikoiztuta ikusteko aukera izango dugu.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa hau herritarrei euskaraz bikoiztutako filmak helarazteaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena sustatzeko.

Nerabe batek ninja abenturekiko interesa galdu izanak bere lagun ninja magikoa tristetu du. Mutikoaren errutina erabat aldatu da arazoak sortzen dituen harroputz batekin topo egin duelako eta orain, bere beldurrei aurre egin behar die. Bidai horretan ninja magikoa izango du lagun, eta elkarrekin ekintzaz eta umorez betetako abenturak biziko dituzte. Tartean, euren zorroztasuna eta ausardia proban jartzen dituzten erronkei aurre egin beharko diete.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista