Naroa Zubillagak eta Irene Hurtado de Saratxok irabazi dituzte itzulpen onenaren ‘Vitoria-Gasteiz’ sariak
Kultura
Mikel Lopez de Ciordia
2025, abe. 03 - 13:12
Euskararen Egunean, Naroa Zubillaga Gómez eta Irene Hurtado de Saratxo itzultzaileak saritu dituzte Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sarietan, haur eta gazte literaturako lanen euskarazko itzulpenik onenen sarietan. Aurtengo edizioan bi komiki izan dira urteko itzulpen onenen sarien irabazleak.