Laba sareak hasiera festa handi batekin ireki ditu ateak Iruñean
Kultura
Irune Rejano Oyarzun
2025, ira. 08 - 12:09
Iruñeko Gaztelu Plazako Laba sareak bere ibilbide berriari hasiera eman zion irekiera festa batekin joan den larunbatean, sei hilabetez eraberritze sakona egiteko itxita egon ondoren. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen. Amets Arangurenek, Flakok, Idoia Tapiak eta Oier Zuñigak kantatu egin zuten Estafetako balkoitik. Inagurazio ekitaldiaren ostean, bazkaria eta DJak aritu ziren.