Skip to main content

'Kayara. Inka gerraria' Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema aretoetan ikusgai

Kultura

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 02 - 12:05

'Kayara. Inka gerraria' filma maiatzaren 2an estreinatuko da Zinema Euskaraz programaren eskutik. Adin guztientzat zuzendutako film perutarra euskarara bikoiztuta ikusteko aukera izango dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako areto desberdinetan. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun seigarren filma da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek euskal herritarrei euskaraz bikoiztutako filmak helarazteaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko. 
Pelikulak irauten dituen 90 minutuetan zehar, Inka gazte baten istorioa ezagutuko dugu, Kayara du izena eta Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Bere ametsa, Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusiboarekin bat egitea da. Bere anbizioa betetzeko, genero-arau zorrotzei eta gizarte tradizioei aurre egin beharko die, bidean, oztopoak gaindituz eta ezarritako espektatiben aurka borrokatuz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista