'Karmele' eta 'Los Domingos' euskal ekoizpenak estreinatu dituzte astelehen honetan Zinemaldian
Kultura
Irune Rejano Oyarzun
2025, ira. 22 - 15:09
Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioaren laugarren eguna izan da astelehen honetakoa. 'Los Domingos' eta 'Karmele' euskal ekoizpenen aurkezpena gauzatu dira eta Hamaikak azken honetako protagonistekin hitz egiteko aukera izan du.
Ostiralean abiatu zen festibala eta Esther Garciari Donostia saria eman zioten hasiera galan. Asteburuan, bestalde, bertako eta nazioarteko izarren presentzia nabarmena izan da, baita Palestinaren aldeko aldarriena ere.

