Hertzainak musika taldeari arrazoia eman diote eta Elkar argitaletxeak kalte-ordaina eman behar dio
Kultura
Maria Blanco Martin
2026, urt. 27 - 14:01
Hertzainak musika taldeak iazko azaroan Elkar argitaletxea salatu zuen haien abestiak baimen legalik gabe ustiatzeagatik. Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiak musika taldeari arrazoia eman eta argitaletxeari 21.473,05 €ko kalte-ordaina eman behar diola ebatzi du.