Skip to main content

Herri Sanferminak plataformak aurtengo egitarau alternatiboa aurkeztu du, O plazan

Kultura

Ane Garitaonandia

2025, eka. 16 - 13:06
Festa alternatiboei hasiera Herri Txupinazoak emango die uztailaren 6an, eguerdiko 14:30ean. Adin guztientzako jarduera anitzak izango dira: bazkari herrikoiak, haurrentzako antzerkia, bertso saioak, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak, besteak beste. Emakumeen eta euskararen presentzia handituko da aurten ere.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista