Gipuzkoako ikastolen Kilometroak jaia ospatu dute Elgoibarren
Kultura
Udane Arbeo Astigarraga
2025, urr. 06 - 15:10
15.000 lagun inguru batu dira iragan igandean Kilometroak jaian, euskara maitatuz, ikastolen proiektua defendatuz eta komunitatearen kohesioa indartuz. "Salto-saltoka" lelopean jardun dute. Euskararen sokari heldu eta komunitatea mugiaraztea izan dute helburu nagusietako bat: elkarlana, parte-hartzea eta euskararen erabilera sustatuz.