Dann Roosegaarde artista holandarraren 'Waterlich' lana ikusgai da Bilbon
Kultura
Maite de Felipe Suso
BBK Fundazioak Daan Roosegaarde artista holandarraren 'Waterlich' lana ekarri du Euskal Herrira, Bilbora hain zuzen. Uraren indarra eta poesia esperimentatzeko artea eta teknologia uztartzen dituen lana da. Are gehiago, klima-aldaketaren eraginari buruz hausnartzeko eta planetarekin erlazionatzeko dugun modua birpentsatzeko gonbidapen gisa aurkeztu du artistak.
Sortzaileak zerua argi urdineko ozeano bihurtzen du LED argien, lente optikoen eta programazio-sistema aurreratu baten bidez, eta “uholde birtuala” sortzen du. Horrela, klima-aldaketari aurre egin ezean, ur-mailak zelan igo daitezkeen ikus dezake publikoak. Argi horien azpian, emozioa, hausnarketa eta ingurumen kontzientzia uztartzen dituen esperientzia kolektiboan murgiltzen dira bisitariak, etorkizun posibleak irudikatzera gonbidatuta.