Skip to main content

Bilboko alkateak XXXVII. Rafael Mikoleta Sariak banatu dizkie 14 ikasleri

Kultura

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 30 - 09:05

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak XXXVII. Rafael Mikoleta Sariak banatu dizkie 8 eta 16 urte bitarteko 14 ikasleri. Saria jaso dutenak, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzeko Bilboko Udalak antolatutako lehiaketa batean parte hartu dute. Gainera, 14 ikasle horiek aurkeztutako ipuinak liburu batean argitaratu dira. Liburu hori, irabazleei emateaz gain, udal ikastetxe, liburutegian eta parte hartzaileen artean ere banatuko da.

1988tik egiten den lehiaketa honen helburua euskarazko istorio txikiak irudikatzea, sortzea eta ipuinetan islatzea baino ez da. Rafael Mikoleta du izena, lehenengo euskal gramatikaren egilearen omenez. 
Sari banaketa Areto Arabiarrean izan da, ikasleen urduritasunak eta poztasunak bete dute aretoa. Protagonista nagusiak, Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. Mailetako neska-mutil bilbotarrak izan dira. Jasotako opariak, liburu elektronikoak, bat bateko inprimagailuak, kirol kamerak, bat bateko kamerak eta bozgorailu eramangarriak izan dira.

Ekitaldian, eurekin batera egon dira, Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia eta Udalbatzako beste ordezkari batzuk.

Literaturaren munduarekin zerikusia duten pertsonek osatu dute epaimahia, hain zuzen, Eneko Zuloaga, Mikel Etxaburu, Maite Santiago, Irune Urrizelki eta Lutxo Egia, beste batzuen artean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista