Asteazken honetan ezagutarazi dituzte Bilboko eta Gasteizko jaietako kartelak
Kultura
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
Bilboko jaietako kartela Juan Manuel Martinezek egin du eta ‘Bilborentzat besarkada urdina’ izenez aurkeztu du asteazken honetan Bilboko Udalarekin egindako prentsaurrekoan. 2026ko Aste Nagusiko kartel irabazlea bozketa sistema misto baten bidez aukeratu dute. Herritarren parte hartzeak %70eko pisua izan du, eta gainerako %30a epaimahaiaren esku geratu da. Epaimahaiako kideek ostegunean egingo dute agerraldia hedabideen aurrean.
Gasteizko Jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dira eta aurtengo kartela Anne Bascaranek egin du. Hala iragarri dute kartelaren egileak eta Gasteizko Udalak egindako prentsaurrekoan. Bascaranek azaldu duenez, kartelean berde kolorea nagusitzen da eta dantzariak, blusak eta neskak, buruhandiak eta hainbat txistulari ere agertzen dira. Gasteiztarrak Zeledonen jaitsiera islatu du kartelean eta hiriko estatua ezagunak ‘El Caminante”-k ere badu bere tokia.
Bascaranek prentsaurrekoan azaldu duenez, “jaiak bakoitzak bere erara bizi ditu eta horregatik dira bereziak”. Gainera, adierazi du, txikitatik bizi izan dituela jaiak eta kartelean “hiri berdea” islatu nahi izan duela nabarmendu du.

















