Skip to main content

49 konpainia eta 27 estreinaldi izango dira 25. Umore Azokan

Kultura

Irati Alvarez

2025, Maiatza 13 - 09:05

Kaleko arteen erakusleiho bihurtuko da Leioa aurten ere. 25. aldia izango du Umore Azokak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, edizio berezia izango da. Iban Rodriguez alkatearen esanetan, “aniztasun kulturalaren, inklusioaren eta gizarte ausnarketaren aldeko apustu sendoa” egin dute aurten.

Guztira Euskal Herriko zein nazioarteko 49 konpainiaren emanaldiak ikusteko aukera izango da maiatzaren 15etik 18ra bitartean. Doakoak izango dira emanaldi guztiak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista