2025eko Sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen bozkatu daiteke jada
Kultura
Ane Garitaonandia
2025, eka. 02 - 14:06
Gaurtik aurrera ekainaren 17ra arte bozkatzeko aukera dute Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek. Bost dira hautagaiak: AFAN elkartea, Yala Nafarroa Palestinarekin, Iruñeko Gaiteroak, Alberto Gurrea eta Juan Jose Marinena.