Skip to main content

Zubietako erraustegiko langileek osasuna bermatzea eskatu dute

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, abu. 25 - 12:08

Zubietako erraustegiko langileek osasuna bermatzea eskatu dute. Astelehen honetan mobilizazioa egin dute lantokiaren aurrean. Pasa den astean sutea izan zen bertan eta bederatzi lagun artatu behar izan zituzten, langileek salatu dutenez, ez zirelako beharrezko neurriak hartu.

Langileek urtebete daramate lanuzteak eta mobilizazioak egiten, enpresarekin akordio bat lortzeko. Gaur egun, kale-garbitzaileen hitzarmen bera aplikatzen zaie, baina haien ustetan beren lanak dituen berezitasunak jasoko dituen akordio bat behar da.
Adierazi dutenez, eskaera ekonomikoak ere egin izan dituzte, baina enpresak dirurik ez dagoela erantzuten die.

Hortaz, irailean mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute, salaketak aurrera atertzeko asmoz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista