Skip to main content

Zezenketen aurkako kalejira egongo da uztailaren 7an

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano

2026, uzt. 02 - 15:07

Iruñea Antitaurina kolektiboak uztailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, zezenketen aurka egingo duen kalejira iragarri du asteazken honetan Iruñean. Udaletxeko plazatik aterako da 3iruindarrok elektrotxarangak lagunduta.

Elena Frailek nabarmendu du Udalak prestatutako "Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana, Iruña SF365’ planaren helburuen artean daudela "sanferminen nazioarteko irudia hobetzea" eta “balio kultural eta jasangarriak” hedatzea. Ordea, kolektiboaren ustez, “animalien aurkako tratu txarrak eta zezenketen basakeria ez dira sanferminen eta Iruñearen aurkezpen-txartel ona”.

Berretsi dute, era berean, hiriak etorkizuneko sanferminen eztabaidari heldu behar diola, eta zentzu horretan, ontzat jo du Udalak emandako pauso ”txiki baina sinbolikoa”. Izan ere, zezenketen garaian zezen plazara joaten ziren sei gaitero taldeei ez die ordainduko, araudia betez.

Kolektiboak adierazi du “tauromakiaren gainbehera” gertatu dela mundu osoan, eta zezen plazan ez litzatekeela hainbeste jende egongo peñetako txarangek sortzen duten giroagatik ez balitz. Horregatik, hausnarketarako deia egin diete.

Herritar guztiei, beraz, uztailaren 7ko kalejiran parte hartzeko gonbita luzatu diete “animalien tortura-ikuskizunen basakeria salatzen jarraitzeko eta amaiera egunetik egunera gertuago dagoela ospatzeko”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista