Urriaren 19ra arte bozkatu daiteke aldirietako trenen izen berria
Gizartea
Xabi Ealo
2025, urr. 17 - 13:10
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak parte hartzeko prozesua jarri du martxan aldirietako trenei izena aldatzeko.
Hiru aukeren artean aukeratu dezakete Irekia atarian. Lottuk lotura terminoari egiten dio erreferentzia; Besaide Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batzen diren tortorraren izena da, eta, azkenik, lurbil, sustraiei eta hurbileko lekuetara iristeari egiten dio erreferentzia.