Tratu txarrengatik Eskoziatik ihesi etorritako emakumea atxilotu eta semea aitari itzuli diote
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2025, urr. 29 - 14:10
Poliziak Astrid Lejuee astelehen honetan atxilotu zuen, bere semearekin eta amarekin autoz bidaia batetik Baionara itzultzen ari zirela. Bost urteko semea kendu zioten Eskozian bizi den eskoziar aitari emateko, Eskoziako eta Frantziako justiziaren erabakiak eta Hagako hitzarmena betez.