Tolosan ospitale publiko berri bat eraikiko dute, 74 ohe eta hiru ebakuntza-gelekin
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2025, uzt. 10 - 15:07
Ospitale berria erreferente izango da Gipuzkoa osorako prozedura diagnostikoetan eta proba osagarrietan. Bost urteko epean martxan jartzea aurreikusten da. Bereizmen handiko kanpo-kontsultek osatuko dute bere jardueraren muina, erresonantzia magnetiko bat barne eta Donostialdeko ESIaren mende egongo da. 3.600 kirurgia-prozedura inguru egingo dira urtean, eta 3.000 endoskopia-azterketa.