Skip to main content

Telmo Esnal eta Asier Altunak jasoko dute Zinemira saria

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 23 - 11:09

Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariek jasoko dute astearte honetan Zinemira saria, Euskal Zinemaren Galan. Elkarrekin hasi zuten ibilbide zinematografikoa, ‘Txotx’ eta ’40 ezetz’ film laburrekin, eta 2005ean elkarrekin zuzendu zuten lehen film luzea ‘Aupa Etxebeste’. Orain, film horren 20.urteurrenaren harira, Zinemira sariarekin omenduko dituzte.

Zinemira saria Donostia Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoizle-elkarteak ematen duten ohorezko saria da eta euskal zinemagintzaren arloan nabarmendu diren pertsonen ibilbidea aitortzen du. ‘Aupa Etxebeste’ filma Zinemaldian bertan estreinatu zuten zuzendariek duela 20 urte, eta horregatik, albistea ustekabean baina poz handiz jaso zuten.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista