Steilas sindikatuak Nafarroako Parlamentuan onartutako legea salatu du
Gizartea
Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano
Steilas sindikatuak prentsaurrekoa eman du Iruñean, pasa den asteko Nafarroako Parlamentuan onartutako legea salatzeko, ‘Pribatua bunkerizatu, publikoa larrutu’ lelopean. Legea bera aztertu eta haren ondoriez aritu dira.
Miren Ustarroz eta Raul Lopez sindikatuko kideek adierazi dute Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa “txarrari”, UPN, PP, VOX, Geroa Bai eta EH Bildu indar politikoen botoekin onetsi duten legea “gehitu” behar zaiola, EH Bilduk eta Geroa Baik abstentzioa bozkatu zuten arren. Steilaseko kideek azaldu dute ere “askok barneratu dutela ikastetxe publikoak eskolatze merkatu batean lehiatzen direla”, eta “lortzen den matrikula eskainitako zerbitzuekin edo kalitatearekin lotuta dagoela”.
Azkenik, esan dute “kapitalismoaren beste krisi sakon baten aurrean dagoela hezkuntza komunitatea” eta “politikak zeharo aldatzen ez badira”, berriz ere “galtzaile” aterako dela eskola publikoa, “gainerako zerbitzu publikoekin batera”.
Ostegun honetan ezagutzera eman du Maria Txibite Nafarroako presidenteak ez duela Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria kargugabetuko. Parlamentuan egindako agerraldian, kontseilariak Hezkuntzan emandako pausoez “oso harro dagoela” adierazi du . Gainera, Nafarroako Hezkuntza sistema Espainiar Estatu mailan “eredugarria dela” nabarmendu du.

















