Osasun Itunak akordioa lortu du 24 ildo estrategikoetako 22tan, eta "azken fasean" sartu da
Gizartea
Ane Garitaonandia
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, Osasun Itunaren hirugarren fasea "azken txanpan" sartu da. Kide guztiek izendatutako adituen lan-taldeek landu eta partekatutako 24 ildo estrategikoetatik 22tan adostasuna lortu da.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Osasun Mahaiaren bederatzigarren bilera asteartean egin da Gasteizko Europa Jauregian. Bilera horretan, zortzi dokumentu berri onartu dira eta, aurreko saioetan bezala, talde bakoitzeko profesional dinamizatzaileek aurkeztu dituzte. Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak "konfiantza osoa" adierazi die "orain arte parte hartu duten eragileek prozesu osoan zehar erakutsi duten erantzukizun eta inplikaziogatik, eta azpimarratu du horri esker aukera izango dutela "historikotzat" jo duen itunaren etapa hau amaitzeko.