Skip to main content

Nafarroako Munduko Medikuak erakundeak 2025eko txostena aurkeztu du asteazken honetan

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano

2026, api. 15 - 14:04

2025ean Foru Erkidegoko osasun sistema publikoan sartzeko egon diren oztopoak aztertu ditu Nafarroako Munduko Medikuak erakundeak eta “73 pertsonari eragiten dieten 205 oztopo dokumentatzen dituela” azpimarratu dute asteazken honetan Iruñean. Elkarteak ‘Osasunik gabe, bizitza gelditu egiten da’ txostena aurkeztu du eta adierazpenak eman ditu, bildutako 2025eko datuen hausnarketa egiteko asmoz. María Flamarique erakundeko Gizarteratze Arloko koordinatzaileak eta Djamila Djalo Eskubideen titularrak eta Flor de África erakundeko bazkideek egin dituzte adierazpenak.

Flamariquek adierazi du “txostenean aztertutako pertsonen %80k ezin duela osasun txartela eskuratu eta hori dela osasun sisteman sartzeko oztopo nagusia“. Espainiako “Estatuan artatutako pertsonen %60ak ez du osasun txartelik, baina Nafarroan ehuneko hori %80ra igotzen dela” azaldu du.

Txostenean osasun sistemarako sarbide erreala eta bidezkoa bermatzeko neurriak planteatu dituzte, adibidez “erroldatzearen eskakizun sistematikoa ezabatzea, bizilekua egiaztatzeko beste bide batzuk erraztea, osasun txartela lortzeko izapideak erraztea eta kulturarteko bitartekaritza zerbitzuak erraztea”, adierazi du Djalok.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista