Skip to main content

Nafarroako Lanbide Heziketako irakasleek greba hasi dute hiru egunez

Gizartea

Irune Rejano Oyarzun

2025, urr. 03 - 14:10

Nafarroako Lanbide Heziketako irakasleek hiru eguneko greba hasi dute ostiral honetan, STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, Foru Gobernuari baliabide gehiago eta lan-baldintza hobeak eskatzeko.
Irakasleek salatu dutenez, lan-gainkarga areagotu egin da eskola-orduak, zeregin osagarriak, denbora nahikorik gabeko proiektuak eta behar bezala aintzatetsi ez diren orientazio- edo zuzendaritza-funtzioak konbinatuta.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista