Nafarroako Gobernuan inoizko krisirik “larriena” dago
Gizartea
Leire Llano
Pasa den osteguneko Nafarroako Gobernuko osoko bilkuran UPN, PP eta VOXek proposatutako hezkuntza legea onartu zen. Lege honek itunpeko ikastolen ratioak jaisten ditu eta erlijio-ikastetxeen eta beste hainbat ikastola mantentzea ziurtatzen du.
Onartutako legearekin itunpeko hainbat ikastoletako gelak itxiko dira eskola publikoak bultzatzeko. Lizarrako Ikastola da, beste 14 ikastolen artean, kaltetutako zentroetako bat Carlos Gimeno kontseilariak proposatutako legearengatik. Lodosako Ibaialde ikastolari eta Iruñeko San Fermin ikastolari ere eragingo die neurriak.
Legea onartzearen aurrean Nafarroako Gobernuko kideen arteko desadostasunek UPNk proposaturiko legea aurrera ateratzea eragin du. Legea PP eta Voxek babestu zuten, Contigo-Zurekin eta PSNk ezezkoa bozkatu dute eta Geroa Bai eta EH Bilduk, berriz, abstentzioa.
Nahiz eta hauteskundeak aurreratzeko arrazoiak egon ez dirudi hori gertatuko denik PSNk azaldu baitu “agintaldiaren amaierara iritsiko direla” eta hauteskundeak aurreratzea “porrota onartzea izango litzatekeela”.

















