Nafarroako 0-3 plataformako kideek lan baldintza duinak eskatu dituzte
Gizartea
Gaizka Leitza eta Leire Llano
2026, Maiatza 07 - 15:05
0-3 plataformako kideek protesta eguna dute ostegun honetan. Goizean elkarretaratzea egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren aurrean eta arratsaldean manifestazioa egingo dute, lan baldintzen benetako hobekuntza eskatzeko.
Amaia Lanas haur eskoletako langileak nabarmendu du 2022ko greban soldatak parekatzea lortu zutela, baina gaur egun “zaharkituta” daudela. Ziklo “publikoa, doakoa eta unibertsala” aldarrikatu dute eta hezkuntza-zikloa denez, hezkuntza-sailaren mendekoa izan dadin exijitu dute. Halaber, azpimarratu dute hezkuntzak kalitatezkoa izan behar duela, “kalitatea duintasuna delako”. Adierazi dute borrokan jarraituko dutela Hezkuntza Sailak konpromisorik hartzen ez badu.

















