Skip to main content

Musika Zuzenean saioak denboraldi berria aurkezteko festa antolatu du larunbaterako Bilbon

Gizartea

Ane Urkola Agirrezabala

2025, ira. 09 - 13:09

Musika Zuzenean programaren 300. saioa ospatzeko musika festa antolatu da datorren larunbatean, Bilboko Bira Kulturgunean. Bertan, urte hauetan guztietan egindakoaren lagin bat ikusteko aukera izango da. Izan ere, programa 2017tik darabil martxan eta 350 elkarrizketa baino gehiago egin dira, astero-astero disko berriak eta Euskal Herriko musika eszena erakutsiz.

Irailaren 13an, denboraldi berri honen kareta eta sintoniaren aurkezpena egingo da, eta horrekin batera zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Zehazki, Gailu taldea eta The Rude Kids binilo sektoreen reggae pintxada izango dira Bira Kulturgunean. Denboraldi berriak 300. saioa ekarriko du eta irailaren 18an argitaratuko da. Hortik aurrera, ostegunero gaueko 22.00etatik aurrera ikusgai izango da. Epe laburrean, besteak beste, Silitia, Ekiza, Hartz eta Nhil taldeak igaroko dira MusikaZuzenean saiotik.

Urte hauetan zehar elkarrizketatutako talde guztien hizkuntza nagusia euskara izan da eta musikalki proposamena askotarikoa izan da. Finean, helburua saioan Euskal Herriko musika eszenaren izebergaren punta erakustea da, talde hasiberriei eta sortzaile beteranoei toki eginez. Denboraldi berri honen helburua berdina izaten jarraitzen du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista