Skip to main content

Mobilizazioa egingo dute larunbat honetan makroproiektuen aurka Gasteizen

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026, Maiatza 19 - 13:05

Mobilizazioa egingo dute larunbat honetan Gasteizen makroproiektuen aurka. Horren berri eman dute astearte honetan hiriko Andra Maria Zuriaren plazan egindako prentsaurrekoan. Bertan salatu dute instituzioek haien kezkak entzuteko interes eza eta makroproiektu berrien etengabeko agerpena ere.
Azaldu dutenez, aipatutako proiektu guztiak eskala handikoak dira eta, haien eraikuntzarako ezinbestekoa da Arabako landa-eremuen eta ingurune naturalen suntsiketa. Era berean, ohartarazi dute Eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala lurraldea babesteko tresna izatetik urrun dagoela.
Horiek horrela, larunbat honetako deialdiak Arabako 75 administrazioa batzar eta udal baino gehiagoren babesa duela azpimarratu dute, baita ia 90 kolektibo eta eragile sozialena ere. Arabako gizarte osoari dei egin diote Gasteizko Bilbo plazatik abaituko den manifestazioan parte hartzera.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista