Skip to main content

Manifestazioa deitu dute Gasteizko Udaleko lorezainek maiatzaren 26an

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2025, Maiatza 23 - 14:05
Laster bi hilabete egingo dituzte greban Gasteizko Udaleko lorezainek lan hitzarmen propio bat lortzeko helburuarekin. Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako langileak dira greban daudenak eta ostiral honetan, ELA, ESK, eta LABek deituriko prentsaurrekoan adierazi dutenez, negoziazioek bere horretan jarraitzen dute. Azaldu dute, udalarekin eta Enviser enpresarekin bildu ostean jaso dituzten hobekuntzak ez direla nahikoak, hortaz, grebarekin jarraituko dutela. Era berean, maiatzaren 26an manifestazioa deitu dute.
Hilabete hauetan zehar nabaria izan da lorezainen greba, izan ere, Gasteizko lorategi eta parkeetan belarra kontrolik gabe hazten ari da. Gainera, ostiral honetan hiriburuko igerilekuen denboraldia hasi da, nahiz eta jakinarazi duten, hauetan dauden berdegune zabalak egoera basatian daudela. Azpimarratu dute, Gasteizko herritarrek ez dutela merezi parke eta lorategien egoera okertzen jarraitzea azpikontrataren eta udalaren gelditasuna dela eta.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista