'Magaletik herrire, euskara erdire' lelopean ospatu dute 47. Ibilaldia
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, Maiatza 26 - 11:05
Eguraldia lagun milaka euskaltzale elkartu dira Galdakaon ospatu den 47. Ibilaldian. Eguzkibegi ikastolak antolatu du aurtengo edizioa 'Magaletik herrire, euskara erdire' lelopean.
Pepeto Basoan egin dute irekiera ekitaldia. Bertan izan dira Ikastolen Elkarteko ordezkariak, baita Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia ere. Udal agintariek, alderdi eta sindikatuetako ordezkariek eta EHUko arduradunek ere hartu dute parte ekitaldian.