Skip to main content

Loiolako kuartelen salerosketak argi berdea jaso du

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, ots. 19 - 09:02
Loiolako kuartela Donostian dagoen kuartel militar bat da. Loiola auzoan dago, Urumea ibaiaren alboan. Espainiako Armadaren Gipuzkoako kuartel nagusia da. Ehun urteko ibilbide luzea izan du, baina eremu horretan etxebizitzak eraiki ahal izateko garapenari bide emango dion ebazpena prest da dagoeneko. Gobernu zentralak Donostiako alegazioa onartu baitu, Urumea ibaiaren eta Ametzagaina gainaren artean 1.700 etxebizitza eraikitzeko lanak desblokeatzen dituena. Ibaiaren ibilgutik 20 metrora etxebizitzak eraiki ahal izatea onartu du. Era honetara, Loiolan auzune berri bat sortuko da.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista