Leioako Udalak San Juan jaiak 2025 egitaraua aurkeztu du
Gizartea
Irati Alvarez
2025, eka. 11 - 14:06
Zapia lepoan lotu eta jaietaz gozatzeko unea iristear zaie baita leioatarrei ere. Ekainaren 20tik 24ra bitarte ospatuko dituzte San Juan jaiak Leioan, eta data gerturatzen ari delarik, jaien egitaraua aurkeztu du Leioako Udalak. Festen aurrerapen gisa ekainaren 13tik 15era ere kultur eskaintza izango da.