Skip to main content

Leioako Udalak Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana aurkeztu du

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, Maiatza 20 - 12:05

Leioako Udalak Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana aurkeztu du. Honek, ingurumena errespetatu, oinezkoentzat eta txirrindularientzat seguruagoa izango den eta herritar guztientzat eskuragarriagoa izango den hiri baten oinarriak ezarriko ditu.

Arduradunek jakinarazi dute planak oinezko eta bizikletazko ibilbideak sustatuko dituela, garraio publikoa eta horren irisgarritasun unibertsala hobetu, auto pribatuarekiko mendekotasuna murriztu, aparkalekua optimizatu eta hiriko zarata zein kutsadura atmosferikoa gutxitu. Era berean, bide segurtasun handiagoa lortzeko eta auzoak hobeto lotzeko ere balioko duela ohartarazi dute.

Ekimena 2023-2027 Agintaldi Planaren barruan jasotako konpromisoen parte da eta Leioako bizilagunen bizi kalitatea, ongizatea eta mugikortasuna hobetzen jarraitzeko helburuarekin eraman da aurrera.

Alkateak nabarmendu du, plana tresna erabilgarria izango dela modu kolektiboan eraikiz gero, horregatik, prozesu parte hartzaile baten bitartez landu da. Hain zuzen, herritarrek galdetegi bat bete eta bertan euren iritzi eta beharrak adierazteko aukera izan dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista