Skip to main content

Last Tour enpresak 12 miloi euro baino gehiago jaso ditu diru laguntzetatik

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 07 - 11:07

Hego Euskal Herriko jaialdi ezagunenak antolatzen ditu Last Tour enpresak eta 12 miloi euro baino gehiago jaso ditu diru laguntza publikoetatik. Hala jakinarazi du Hordago-El Saltok, 2022az geroztik egindako ikerketa baten harira.

Hain zuzen ere, Last Tourrek BBK Live, Bizkaia International Music Experience eta Azkena Rock bezalako jaialdiak antolatzen ditu. Hordagoren arabera, enpresako CEO Yurdana Burgoak eta enpresaren bultzatzaile Alfonso Santiagok harreman zuzena dute Eusko Jaurlaritzarekin eta EAJ alderdiarekin.

Diru laguntzen auziak zeresana eman du azken asteotan. Izan ere, Fermin Muguruzak salatu zuen Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko diru laguntza eman diola ETS taldeari; aldiz, beste 47 talderen artean 175.000 euro baino ez zituela banatu. 
Era berean, Hordagok salatu du Bilboko Udalaren aurrekontuan ez dagoela nahikoa diru Bira Kultur Elkartea laguntzeko; BBK Live jaialdiak, ordea, urtero 1.400.000 euroko diru laguntza jasotzen duela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista