La Leze gaztak irabazi du Ordiziako 52. Gazta Lehiaketa
Gizartea
Ane Urkola Agirrezabala
Urrezko Kutxa garaikurra ere irabazi du, 10 urtean hiru aldiz irabazi baitu lehiaketa. Donostiako Itxaropena jatetxeak 5.200 euroan lortu du gazta erdia online zein presentzialki egin den enkantean.
45 gaztagilek hartu dute parte lehiaketa eta sailkapena gaztagile hauek osatu dute: Lekarozko Kortariak, Bizkaiko Ipiñaburuk, Egozkueko Loperenak eta Segurako Goiburuk. Horrez gain, fruta, barazki eta euskal oilo lehiaketak ere egin dituzte eta Maddi Irati hernaniarra, Asier Ordoño uharte-arakildarra eta Mikel Albizuri getariarra izan dira garaileak, hurrenez hurren. Bestalde, Antoni Murgiondok, Patxi Arizmendik, Patxi Izagirrek eta Sustrai Askeak-ek lortu dituzte asteroko azokako baserritarren postu onenen aipamenak.
Milaka herritar bildu da beste behin ere Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian, eta goiz osoan era guztietako postuak eta erakusketak ikusteko aukera izan dute. Arratsaldean ere festa giroa izango da Ordizian, eta bestea, beste, pilotari profesionalen arteko esku pikota partidak, Eigon taldearen erromeria eta herri kirol jaialdia izango dira.