Skip to main content

Kaleak hartzera animatu ditu herritarrak Gernika-Palestina ekimenak

Gizartea

Xabi Ealo

2026, api. 14 - 14:04

Agerraldia egin du Gernika-Palestina Herri Ekimenak Ekialde Hurbileko gatazkaren berri emateko. Egoera oso larria pairatzen ari direla dio elkarteak; izan ere, salatu du genozidioa lurralde osora zabaltzen ari dela. Horiek horrela, Gernika-Palestina Herri Ekimenak kaleak hartzera animatu nahi ditu herritarrak, Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren bezperan, hilaren 25ean, Donostian egingo den manifestazio nazionalean parte har dezaten, 'Gernikako herritik. Genozidioarik ez, gerrarik ez' lelopean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista