Skip to main content

Jaizkibelek dio Hondarribiko Udalaren ebazpenak ez duela urratsik ematen berdintasunean

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2025, ira. 03 - 14:09
Astelehenean Hondarribiko Alardea ospatuko da. Jaizkibel Konpainiak Udalaren baimenarekin desfilatuko duen bigarren aldia izango da aurtengoa. Dena dela, Konpainiak etsipena adierazi du. Salatu du Udalak aurten kaleratutako ebazpenak ez duela berdintasunaren bidean urratsik ematen, lege baten urraketatik haratago, herritar askori sistematikoki eskubideak ukatzen ari zaizkiola. Hori hala, Jaizkibelen arabera, Aldundiak eta Jaurlaritzak ezin dute beren erantzukizuna saihestu.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista