Izaskun Ellakuriaga kazetari iurretarra hil da, 53 urterekin
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, uzt. 17 - 12:07
Izaskun Ellakuriaga kazetari iurretarra hil da, 53 urterekin minbizi baten ondorioz. Euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaileetako bat izan da, Gerediaga elkarteko komunikazio arduraduna zen, baita Durangoko Azokakoa ere. Urte askoan Bizkaia Irratian aritu zen esatari gisa.
Beti eskuzabal, beti laguntzeko prest izan da Ellakuriaga, baita Hamaika Telebistarekin ere.