Skip to main content

Iruñeko Alde Zaharrean aurreikusita zegoen etxegabetzea atzeratzea lortu dute

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, eka. 04 - 13:06

Dozenaka gazte gerturatu dira goizean goizetik San Lorenzo kaleko 17. zenbakian etxegabetzea geldiarazteko, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta. Etxegabetu nahi duten andreak, Ana Belenek, 57 urte ditu eta oso egoera larrian dago. Pisu honetan bizi da 2016tik eta jabegoek ez diote alokairu kontratua luzatu nahi. Oraingoz, etxegabetzea gelditzea lortu dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista