Ikasle Kontseiluak aldaketak eskatu ditu EHUko estatutuetan
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
2025, abe. 31 - 07:12
Astearte goizean helarazi diote txostena EHUko Idazkari Nagusiari. Bertan, kontziliazioa bermatzeko neurriak eskatu dituzte, hau da, ikasketak lanarekin, zaintzarekin edo bestelako egoerekin uztartu behar dituzten ikasleentzat malgutasun handiagoa egon dadila ordutegietan, presentzialtasunean eta ebaluazio sistemetan. Helburua da ikasle guztiek baldintza berdinetan ikasi ahal izatea, egoera pertsonalak kontuan hartuta.