Hondarribiko alarde baztertzaileak konponbiderako elkarrizketa prozesua utzi du
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, abu. 27 - 14:08
Hondarribiko Udalak jakinarazi du HAOSE Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak otsailean utzi zuela Baketik Fundazioaren bitartekaritzarekin iaz abiatutako konponbiderako elkarrizketa prozesua. Elkarteak, berriz, udalari leporatu dio gardentasun eta leialtasun falta, eta “deslegitimazio saiakera” dela salatu du. HAOSEk ez du alarde parekiderantz urratsik planteatzen, eta bi alardeen arteko desadostasuna mantentzearen alde egin du. Udalak, bere aldetik, gatazkari konponbide sendo, iraunkor eta partekatua bilatzen jarraitzen duela dio.

















