Skip to main content

Hizkuntza inklusiboaren erabilerak jokabidean nola eragiten duen aztertu du ikerketa batek

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, uzt. 08 - 13:07

Emakunderen babesarekin egindako ikerketa batek baieztatu du hizkuntza inklusiboaren erabilerak ez duela genero-desberdintasunik areagotzen, eta, zenbait kasutan, desberdintasun horiek murrizten lagun dezakeela.

Laura Vela, Marina Ortega eta Marta de Pedis ikertzaileek burututako lanak hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio teoriko eta enpirikoak aztertu ditu, gaztelaniaz zein euskaraz. Ikerketak hizkuntzak genero-ikuspegien eraikuntzan duen eragina aztertu du, eta ondorio nagusia argia izan da: hizkuntza inklusiboak ez du kalterik sortzen ikuspegi berdinzaleei dagokienez.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista