Hiru pertsona atxilotu dituzte Hernanin, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, uzt. 15 - 09:07
Uztailaren 13ko goizaldean, Ertzaintzak dokumentaziorik ez zuten 24 pertsona zeramatzaten hiru furgonetaren gidariak atxilotu zituen Hernanin. Gainera, atxilotuak gidabaimenik gabe gidatzen ari ziren, eta haietako batek faltsututako dokumentazioa zuen.

