Skip to main content

Hiru Behien Zergaren zeremonia ospatu dute

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, uzt. 14 - 10:07

Urtero bezala, Hiru Behien Zergaren zeremonia ospatu dute igandean Izaban. Europan indarrean dagoen mugaz gaindiko itunik zaharrena da, aurten 650. urteurrena ospatzen duena. XIV. mendeko akordio hori urtero berresten dute Izaban, San Martin harriaren ondoan. Akordioaren arabera, biarnotarrek hiru behi eman behar dizkiete erronkariei, bertako bazkalekuak erabiltzearen truke. Euren arteko gatazka luze bati amaiera eman zion itun horrek.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista