Hezkuntza publikoan, sindikatuek beste bost egunetarako greba deialdia egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Gizartea
Irati Anton
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute greba deialdia maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan, apirilaren 3an, aurkeztutako proposamenak ez die sindikatuek egindako eskaerei behar bezala erantzuten.
Izan ere, irakasleek 15 urte daramatzate lan hitzarmen berdinarekin eta, orain, hori eguneratu nahi dute, hitzarmenak euren baldintzak hobetzeko neurriak jaso ditzan. Besteak beste, lan zama arintzeko neurriak, erretiroa hartzeko baldintzak hobetzea, lanpostu publikoak bermatzea eta irakasleen erosahalmena berreskuratzeko soldata igoerak eskatzen dituzte. Laburbilduz, hezkuntza publikoa euskalduntzeko eta indartzeko inbertsioa handitzea eskatzen dute.
Sindikatuek azaldu dutenez, negoziazioa zaila izaten hari da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako proposamen horretan edukia, zehaztapena eta bermeak falta dira. Hala ere, negoziazioekin jarraitzeko prest daudela gaineratu dute.

